2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Errespetua kirolean

Errespetua gizartean dagoen balio garrantzitsu bat da eta kirolean oinarrizkoa dela uste dut. Errespetua txiki-txikitatik erakutsi behar den balioa da eta horretaro ezinbestekoa da guztion lana; hau da, irakasleek, entrenatzaileek eta gurasoek errespetuz jokatu behar dute eta honen garrantzia umeei erakutsi. Errespetua ez da "lagunen" artean bakarrik izan behar, baizik eta aurkariarekin, epailearekin, publikoarekin, entrenatzailearekin... Hauek gabe kirolak ezingo baitu aurrera jarraitu.

Kirolari profesionalak ereduak dira etxeko txikientzat eta askotan haien jarrerak imitatzen dituzte, baita gurasoenak ere. Hauek hori kontutan izanbehar dute eta publikoki haien jarrera kontrolatu beharko lukete. Adibidez: partidu batean borrokan ez hastea bestela umeek hori jarrera normaltzat hartu dezakete eta haiek ere berdina egin.
Gurasoen kasuan, oso garrantzitsua da umeen aurrean egiten duguna kontutan hartzea. Adibidez, futbol partidu batean arbitroari gauza asko, ez onak gainera, esaten zaizkie eta ez gara konturatzen umeek hori entzuten ari direla eta gero berdina egingo dutela. 

Esan beharra daukat, arbitroa iraintzea edo armailetan burrukan edo hitz txarrak esatea ezda bakarrik profesionalen kirolean gertatzen. Zoritxarrez gero eta ohikoagoa da eskola kirolean hori getatzea eta niri benetan horrek lotsa handia ematen dit. Hau ikusteko ez gara oso urrun joan behar, edozein asteburutan eskola kirola ikustera joan eta seguruenik honelako kasuren bat ikusiko dela. Honen adibide ondorengo bideoa duzue:





Bideo honetan ume kategoriako gazteak agertzen dira, 10-11 urtekoak. Lotsagarria da zelan gurasoak zelaira jaisten diren eta borrokan hasten diren haien semeen partidu batean. Ume hauek kirola zer den ikasten ari dira eta kirolaren medioz lagunazk egin, ondo pasatu, ikasi... egin behar dute eta z horrelako espektakuluak ikusi.

Ene aburuz, jarrera horiek guztiz debekatuta egon beharko lirateke eta behin gertatuz gero pertsona horri edo horiei zigor gogor bat ezarri, azken finean umeek, entrenatzaileek, klubak... ez daukate errurik jende horiek egiten dutenaz.

Amaitzeko, errespetua izaten erakutsi behar zaie kirolean galtzen edo irabazten dutenean. Irabazten ikastea galtzen ikastea bezain garrantzitsua da eta askotan galtzen bakarrik ez da irakasten. Eta hau aurrera jarraitzeko eta errespetuko gizarte bat lortzeko ezinbestekoa da guztion lana, batez ere nagusiena eta hezitzaileena.
Deep Ocean Blue Surfboard