emakumea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
emakumea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Emakumeak eta kirola

Historian zehar gizartean aldaketa handia eman dira, baita kirolean ere. Duela milaka urte, kirola edo ariketa fisikoa gizonen kontua zela esaten zen eta hainbat ostopo zituzten ariketa fisikoa egin ahal izateko. Ez dezagun pentsatu hau duela urte askotako kontua denik, tristea bada ere, oraindik badago hori pentsatzen duen jendea.

1900.urtean, joku olinpikoekin batera, emakumea kirolaren parte izaten hasi zen. 1070 kirolarik parte hartu zuten joku olinpiko honetan eta horretatik emakumeak 6 baino ez ziren izan. Hemendik aurrera emakumeak gogor egin du lan eta gaur egun dugun egoera haiei esker da.

Esan bezala, azken urteetangauzak nahiko aldatu dira eta gero eta emakume gehiago dago kirola praktikatzen duena.

Sarreran esan bezala, ni kirolaren munduan nahiko sartuta nago 5 urte ditudanetik eta honen aurrera pausuak lehen pertsonan ikusi ditut. Adibidez, kirola egiten hasi nintzenean, judoa hain zuzen ere, ni eta beste neska bat edo bi baino ez ginen eta beste guztiak mutilak, gero eskupilotan berdina gertatu zitzaidan baina ni nintzen emakume bakarra. Orain ondo ikusten da neska gehiagok kirola egin nahi dutela edo gurasoek kirola egitera animatzen dutenak. Eta guraso askoren pentsamendua guztiz aldatu dela ikusten dut entrenatzaile naizenetik, ez naute emakume bezala begiratzen, entrenatzaile bezala baino. Hau niretzat oso garrantzitsua da beti gizonezkoekin bait nago eta tratua guztiontzat berdina da.

Ikusten den bezala, "gizonezkoen" mundu honetan emakumeak gure lana eta borrokarekin gure lekua hartzen goaz, eta ni pozik nago lortzen ari garenaz, nahiz eta berdintasuna lortzeko oraindik borroka asko falta da.

Jarraian, aldiazkari bat duzue. Bertan, kirol desberdinetako emakumeak agertzen dira eta haiek kirolean bizi izan dutena edo bizitzen ari direna argi ikusten da. Komunean dituzten gauza guztien artetik, garrantzitsuena familia edo lagunen laguntza eta babesa da. Beraz, hemendik esaten dizuet, ume bati bere ametsa betetzeko laguntza eta babesa ematea, hurbileko pertsonen laguntzak indar handia emango baitio bere ametsarengatik borrokatzeko.





2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Emakumeak futbolean

Emakumezkoen futbola urteetan zehar asko aldatu da. Estatu mailan, emakumezkoen futbolari ez zaio daukan garrantzia ematen. Futbolean emakumeen eta gizonen artean ezberdintasun handia dago ekonomiari erreparatzen badiogu. Lehengo mailan jokatzen duten emakume gehienek lan egiten dute etorkizun bat izateko. Hori ikusita neska askok, futbola uzten dute ikasketekin aurrera jarraitzeko eta etorkizuna bideratzeko nahian. Gizonezkoen kasuan desberdina da, nahiz eta profesionalera ez heldu, lurralde mailan ere soldata izaten dute; nahiz eta baxua izan, 20 urterekin zerbait irabazten dute.

Espainiatik kanpo futbolaren berdintasuna beste era batean ikusten da. Profesionalak diren emakumeak daude eta futbolarengandik bizi dira. Honen adibide Vero Boquete Galiziarra izan daiteke. Espainian jokatzen hasi eta mundu osotik igaro da Estatu Batuetan, Filadelfia, Errusia, Suedia eta Alemania hain zuzen ere.

Estatu Batuetan, emakumezkoen futbolak indar handia du nahiz eta liga profesionala 2013.urtean sortu eta gaur egun 9 talde baino ez egon. Estatu Batuetako selekzioa munduko onena dela esan daiteke uda honetan mundiala irabazi baitu.

Beraz, urte askotan lan handia egin da emakumezkoen futbolak indar handiagoa hartzeko baina oraindik ere asko dago egiteko eta denon artean apurka-apurka lortzen joango gara.

Gaur egun, gero eta neska gehiago ari dira futbolean jolasten kategoria txikietan eta oso tristea da neska futbolariek emakume bat ez izatea erreferente moduan eta gizonezkoa izan beharra.

Hemendik emakumezkoen futbola ere ikusteko gonbidapena egiten dizuet eta ez pentsatu gizonezkoen joku berdina izango duela fisikoki desberdinak garelako, baina ikusgarria da egiten dutena.

Jarraian, Euskadin jokatu duten edo jokatzen ari diren emakumeek bizitakoa kontatzen duen bideo bat jarri dut. Bertan haien esperientziak eta futbolaren eta gizartearen eboluzioa argi ikusiko da.



                
Deep Ocean Blue Surfboard