Astekaria

Hemen astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.




2015eko urriaren 15a, eguena.


Lehenengo eguna izan da; beraz, irakasgaiaren aurkezpenarekin hasi da irakaslea. Aurkezpenarekin batera ikasle fitxa bete behar izan dugu. Bertan datu pertsonalak (izen-abizenak, telefonoa, email-a), hezkuntzarekin erlazioa duen esperientzia, IKT-en inguruko esperientzia eta klaserako asistentzia idatzi behar izan dugu.


Eta azkenik, bikoteka ordenagailuei buruzko galdera batzuk erantzun ditugu gure aurre-ideiak zeintzuk diren jakiteko. Ez digu komentatzeko astirik eman orduan urrengo egunerako utzi dugu.

2015eko urriaren 16a, barikua.


Aurreko egunean betetako galdetegia gelakide guztiekin batera komentatu dugu eta gauza berriak ikasi ditut. Ondoren, irakasleak berarentzat garrantzitsuena dena azaldu digu power-point bidez.
Honen ostean, gamil kontua hobeto erabiltzen ikasi dugu. Gauza garrantzitsu baina sinpleak erakutsi dizkigu; hala nola, etiketak sortu, filtroak sortu, mezuak artxibatu… Honekin batera, “academic” edo “google scholar” eta “alerta google” ezagutu ditugu. Niretzat “alerta google” berria izan da eta ez nekien hori existitzen zenik.

2015eko urriaren 22a, eguena.


Klasearen hasieran blog bat nola egiten den azaldu digu, eman beharreko pausuak argituz.
Hasteko, gaien zerrenda bat egin dugu, gure interesekoak direnak baina hezkuntzarekin lotura dutenak. Gero, blogg-a sortu dugu eta berarekin trasteatzen aritu gara: sarrera, etiketak…

2015eko urriaren 23a, barikua.


Atzo hasitako blog-a editatzen jarraitu dugu: profila, orriak gehitu, itxura moldatu…

2015eko urriaren 29a, eguena.


Gaur blogg-arekin jarraitu dugu. Bideoak, liburuak, aldizkariak, estekak… nola jartzen diren ikasi dugu. Html-a edo url-aren erabilpenak edota desberdintasunak ikasi ditugu, oso garrantzitsua bait da horiek biak desberdintzea egin nahi duguna egin ahal izateko.

2015eko urriaren 30a, barikua.


Blogg-aren azalpenekin amaitu dugu. Gero, taldeka blogg-ari buruzko galdera batzuk egin ditugu, Eta horren ostean, klaseko guztien aurrean galderak aurkeztu ditugu.


Klase amaieran, aurkezpenen ostean, denbora librea izan dugu bakoitzaren blogg-a antolatu edo betetzeko.

2015eko azaroaren 12a, eguena.


Gaur, word-arekin lanean hasi gara, modulo lanerako edo lanetarako erabilgarriak diren gauzak ikasteko.
Hasteko, bi dokumentu paraleloan jarri ditugu, gero eskema forman lan egiten ikasi dugu. Ondoren, eskemaren mailak zer diren ikusi dugu. Ostean, guretzat edo niretzat erabilgarriena dena ikusi dugu; hala nola, orrialde jauzia, link-ak jartzea, erreferentziak zer diren eta zaertarako balio duten (citak, “notas al pie” eta izenburuak), portada jartzen, aurkibidea automatikoki jartzen eta “control de cambios”.


Azkenean, Josunek azaldutakoa, bikoteka, praktikan jarri dugu.

2015eko azaroaren 13a, barikua.


Gaur, 4-5eko taldeak sortu ditugu eta proiektu bat egin behar dugula azaldu digu. Bertan IKT-ak eta ikasgela nola erlazionatu azaldu behar dugu.

2015eko azaroaren 19a, eguena.


Gelara sartu eta taldeka jarri gara. Taldeko sites-a sortu dugu eta bertan hainbat puntu jarri ditugu; hala nola, aktak, entregagaiak, materialak, proiektuaren aurkezpena eta sarrera. Sites hau lauhilabeteko talde lana da eta irakasleak esandako pausuak jarraitu behar ditugu. Azteko mapa kontzeptual bat egin dugu.


2015eko azaroaren 20a, barikua.


Gaur, taldeka jarri gara eta irakasleak egin beharrekoak azaldu dizkigu.Jarraian lanean hasi gara eta testu batzuk irakurri eta gero mapa kontzeptual bat egiten hasi gara gaitasun digitalei buruzkoa. Hori egin baino lehen bideo bat jarri digu eta horri buruzko apunteak hartu ditugu ondoren irakurri beharreko testuekin lotzeko.


Eguneko azken minututan informazioa bilatzeko delicious programa erakutsi digu eta bertan kontua zabaldu dugu.



2015eko azaroaren 26a, eguena.

Hasita baina bukatu gabe egon diren lan guztiak txukundu eta bukatu ditugu. Honez gain, kronogram egin dugu egin beharrekoak jarriz.



2015eko abenduaren 10a, eguena.

Irakasleak hurrengo zeregina azaldu digu. Ikastetxe baten pentsatu eta IKTak nola ezarri pentsatu behar izan dugu. Horretarako, egunkari digital bat eitea bururatu zaigu eta martxan jarri gara lanarekin. Batzuk, egunkaria sortzen hasi diren bitartean beste batzuk testuingurua eta teoria idazten aritu gara.



2015eko abenduaren 11a, barikua.

Atzo egiten hasi ginenarekin jarraitu dugu eta dena martxan jarri dugu. Proiektu berezia izan da eta IKT-ei buruzko gauza asko ikasteko balio izan dit.



2015eko abenduaren 17a, eguena.

Gaur proiektua bukatzeko denbora librea izan dugu. Orduan, azken taxuketak egiteko aprebatxatu dugu eta hurrengo eguneko aurkezpena prestatzeko aprobetxatu dugu.



2015eko abenduaren 18a, barikua.

Lauhilabeteko eta urteko azken klase eguna izan da eta taldeka gure proiektuaren aurkezpena egin dugu.
Ideia desberdin eta interesante asko agertu dira ikastetxeetan erabiltzeko errazak direnak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Deep Ocean Blue Surfboard