2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Emakumeak futbolean

Emakumezkoen futbola urteetan zehar asko aldatu da. Estatu mailan, emakumezkoen futbolari ez zaio daukan garrantzia ematen. Futbolean emakumeen eta gizonen artean ezberdintasun handia dago ekonomiari erreparatzen badiogu. Lehengo mailan jokatzen duten emakume gehienek lan egiten dute etorkizun bat izateko. Hori ikusita neska askok, futbola uzten dute ikasketekin aurrera jarraitzeko eta etorkizuna bideratzeko nahian. Gizonezkoen kasuan desberdina da, nahiz eta profesionalera ez heldu, lurralde mailan ere soldata izaten dute; nahiz eta baxua izan, 20 urterekin zerbait irabazten dute.

Espainiatik kanpo futbolaren berdintasuna beste era batean ikusten da. Profesionalak diren emakumeak daude eta futbolarengandik bizi dira. Honen adibide Vero Boquete Galiziarra izan daiteke. Espainian jokatzen hasi eta mundu osotik igaro da Estatu Batuetan, Filadelfia, Errusia, Suedia eta Alemania hain zuzen ere.

Estatu Batuetan, emakumezkoen futbolak indar handia du nahiz eta liga profesionala 2013.urtean sortu eta gaur egun 9 talde baino ez egon. Estatu Batuetako selekzioa munduko onena dela esan daiteke uda honetan mundiala irabazi baitu.

Beraz, urte askotan lan handia egin da emakumezkoen futbolak indar handiagoa hartzeko baina oraindik ere asko dago egiteko eta denon artean apurka-apurka lortzen joango gara.

Gaur egun, gero eta neska gehiago ari dira futbolean jolasten kategoria txikietan eta oso tristea da neska futbolariek emakume bat ez izatea erreferente moduan eta gizonezkoa izan beharra.

Hemendik emakumezkoen futbola ere ikusteko gonbidapena egiten dizuet eta ez pentsatu gizonezkoen joku berdina izango duela fisikoki desberdinak garelako, baina ikusgarria da egiten dutena.

Jarraian, Euskadin jokatu duten edo jokatzen ari diren emakumeek bizitakoa kontatzen duen bideo bat jarri dut. Bertan haien esperientziak eta futbolaren eta gizartearen eboluzioa argi ikusiko da.



                

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Deep Ocean Blue Surfboard