2015(e)ko urriaren 31(a), larunbata

Osasuna eta kirola

Elikadurak izugarrizko garrantzia dauka gure egunerokotasunean, ez bakarrik kirola praktikatzen dutenentzat, baizik eta gizaki guztiontzat.

Hasteko, elikagaiak gure egunerokotasunerako energia iturria dira. Beraz, oso garrantzitsua da zer, noiz eta nola jaten dugun jakitea, ez baita berdina goizean, arratsaldean edo gauen eta kirola egingo badugu edo ez badugu kirolik egingo.

Gosaria eguneko jatordurik garrantzitsuena dela askotan entzun dugu, baina zergatik? Oso erreza, goiz osorako energia ematen digu fisiko zein psikologikoa edo mentala. Honez gain, antsietatea eta jatorduetan lar ez jatea eragiten digu. Eta HC (karbo-hidratoak) asko jan behar dira, hauek baitira energia gehien ematen dutena.
Gosariarekin lotutako galdera ohikoena ondorengoa da: eta goserik ez badut? Honen kontra egiteko modurik aproposena gauza gutxi eta likidoak jatea edota arinago altzatzea da. Gutxi jateak ez du esan nahi gaileta bat jatea, baizik eta pixkanaka-pixkanaka gosari on bat egitea. Adibidez: altzatu ondoren zuku hartu, eskolarako bidean fruta zati bat, pixka bat beranduago ogi zatitxoren bat. Eta honela gosari osasuntsu bat egitea lortu dugu.

Elikadurerakin bat hidratazioa ere oso garrantzitsua da. Egunean zehar ura edan behar da eta zenbat eta likido gehiago galdu orduan eta ur gehiago edan behar dugu. Kirola egiten dugunean, galtzen dugun likidoa berreskuratzeko galdutakoa x1.5egin behar da.

Bukatzeko, esan beharra dago kirola egin edo ez egin elikadura zaindu behar da. Horren bien arteko diferentzia HCeko kantitatean dago; hau da, kirola egiten dugunean HC gehiago sartu behar dugu gorputzean, energia gehiago izateko.

Noiz, zer eta nola jan behar dugun ondo ulertzeko taula bat uzten dizuet. Bertan, jatorduetan zer jan behar dugun ondo azaltzen du.



Hemen elikadura eta kirola erlazionatzen dituen aldizkari bat duzue.

Espero dut zuen egunerokotasunerako baliagarria izatea eta bizitza osasuntsu bat izan dezazuen hemendik aurrera.

2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Emakumeak eta kirola

Historian zehar gizartean aldaketa handia eman dira, baita kirolean ere. Duela milaka urte, kirola edo ariketa fisikoa gizonen kontua zela esaten zen eta hainbat ostopo zituzten ariketa fisikoa egin ahal izateko. Ez dezagun pentsatu hau duela urte askotako kontua denik, tristea bada ere, oraindik badago hori pentsatzen duen jendea.

1900.urtean, joku olinpikoekin batera, emakumea kirolaren parte izaten hasi zen. 1070 kirolarik parte hartu zuten joku olinpiko honetan eta horretatik emakumeak 6 baino ez ziren izan. Hemendik aurrera emakumeak gogor egin du lan eta gaur egun dugun egoera haiei esker da.

Esan bezala, azken urteetangauzak nahiko aldatu dira eta gero eta emakume gehiago dago kirola praktikatzen duena.

Sarreran esan bezala, ni kirolaren munduan nahiko sartuta nago 5 urte ditudanetik eta honen aurrera pausuak lehen pertsonan ikusi ditut. Adibidez, kirola egiten hasi nintzenean, judoa hain zuzen ere, ni eta beste neska bat edo bi baino ez ginen eta beste guztiak mutilak, gero eskupilotan berdina gertatu zitzaidan baina ni nintzen emakume bakarra. Orain ondo ikusten da neska gehiagok kirola egin nahi dutela edo gurasoek kirola egitera animatzen dutenak. Eta guraso askoren pentsamendua guztiz aldatu dela ikusten dut entrenatzaile naizenetik, ez naute emakume bezala begiratzen, entrenatzaile bezala baino. Hau niretzat oso garrantzitsua da beti gizonezkoekin bait nago eta tratua guztiontzat berdina da.

Ikusten den bezala, "gizonezkoen" mundu honetan emakumeak gure lana eta borrokarekin gure lekua hartzen goaz, eta ni pozik nago lortzen ari garenaz, nahiz eta berdintasuna lortzeko oraindik borroka asko falta da.

Jarraian, aldiazkari bat duzue. Bertan, kirol desberdinetako emakumeak agertzen dira eta haiek kirolean bizi izan dutena edo bizitzen ari direna argi ikusten da. Komunean dituzten gauza guztien artetik, garrantzitsuena familia edo lagunen laguntza eta babesa da. Beraz, hemendik esaten dizuet, ume bati bere ametsa betetzeko laguntza eta babesa ematea, hurbileko pertsonen laguntzak indar handia emango baitio bere ametsarengatik borrokatzeko.





2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Emakumeak futbolean

Emakumezkoen futbola urteetan zehar asko aldatu da. Estatu mailan, emakumezkoen futbolari ez zaio daukan garrantzia ematen. Futbolean emakumeen eta gizonen artean ezberdintasun handia dago ekonomiari erreparatzen badiogu. Lehengo mailan jokatzen duten emakume gehienek lan egiten dute etorkizun bat izateko. Hori ikusita neska askok, futbola uzten dute ikasketekin aurrera jarraitzeko eta etorkizuna bideratzeko nahian. Gizonezkoen kasuan desberdina da, nahiz eta profesionalera ez heldu, lurralde mailan ere soldata izaten dute; nahiz eta baxua izan, 20 urterekin zerbait irabazten dute.

Espainiatik kanpo futbolaren berdintasuna beste era batean ikusten da. Profesionalak diren emakumeak daude eta futbolarengandik bizi dira. Honen adibide Vero Boquete Galiziarra izan daiteke. Espainian jokatzen hasi eta mundu osotik igaro da Estatu Batuetan, Filadelfia, Errusia, Suedia eta Alemania hain zuzen ere.

Estatu Batuetan, emakumezkoen futbolak indar handia du nahiz eta liga profesionala 2013.urtean sortu eta gaur egun 9 talde baino ez egon. Estatu Batuetako selekzioa munduko onena dela esan daiteke uda honetan mundiala irabazi baitu.

Beraz, urte askotan lan handia egin da emakumezkoen futbolak indar handiagoa hartzeko baina oraindik ere asko dago egiteko eta denon artean apurka-apurka lortzen joango gara.

Gaur egun, gero eta neska gehiago ari dira futbolean jolasten kategoria txikietan eta oso tristea da neska futbolariek emakume bat ez izatea erreferente moduan eta gizonezkoa izan beharra.

Hemendik emakumezkoen futbola ere ikusteko gonbidapena egiten dizuet eta ez pentsatu gizonezkoen joku berdina izango duela fisikoki desberdinak garelako, baina ikusgarria da egiten dutena.

Jarraian, Euskadin jokatu duten edo jokatzen ari diren emakumeek bizitakoa kontatzen duen bideo bat jarri dut. Bertan haien esperientziak eta futbolaren eta gizartearen eboluzioa argi ikusiko da.



                

Zergatik da garrantzitsua kirola hezkuntzan?

Kirola txikitatik egitea garrantzitsua dela esaten da, baina hori zergatik?

Hasteko,  kirolak balio batzuk ikastea eragiten du, berdin du bakarkako kirola edo taldeko kirola izan ere, bakarkako kiroletan talde bat ere badago nahiz eta besteak egiten duena niri kalterik ez egin. Beraz, esan bezala balioak honakoak izan daitezke: taldean lan egitea, galtzen edota irabazten ikastea, entrenatzaile/hezitzaile baten aginduak eta aholkuak onartzea, kiroltasunaren balioa...

Beti pentsatu izan da kirolean entrenatzaileak edo hezitzaileak bakarrik hezi dezakeela umea Baina hori gezurra da, gurasoen papera ere oso garrantzitsua delako. Izan ere, haurrek, gurasoen edota familiaren babesa izan behar dute. Oso argi utzi behar da gurasoen papera ez dela entrenatzaile papera eta umeari askatasuna utzi behar diola eta ez presiorik sartu. Beste era batzuetan lagundu dezakete umea; hala nola, galtzean edo irabaztean berdin tratatu edo laguntza eman disgutata ez egoteko, animoak ematen...

Amaitzeko, esan beharra daukat, nik txiki-txikitatik (5 urtetik aurrera) kirola praktikatzen dudala. Denetarik egin dut eta gurasoen babesa ezin bestekoa izan dela ni honetan jarraitzeko. Asko animatu naute betidanik eta laguntza handia eman didate momentu txar zein honetan, entrenatzaile lanetan sartu gabe.



2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Sarrera

Ongi etorri!!

Nahikari naiz, Lehen Hezkuntzako graduko ikaslea eta T.A.F.A.D ikasketak burutuak dituena. Kirolaren munduan nahiko sartuta nago, kirolari eta "entrenatzaile/monitore" moduan. Beraz, kirolak egunerokotasunean izugarrizko garrantzia duela uste dut, baina ez bakarrik adin batetik gora, baizik eta txiki-txikitatik ikusten dut honen garrantzia.

Kirolak erlazio zuzena dauka hezkuntzarekin bertan balore desberdinak lantzen, ikasten eta garatzen direlako; hala nola, errespetua, laguntasuna, lankidetza, talde lana, umiltasuna... Beraz, kirola praktikatzeak onura asko ditu gizakion garapenean.

Laburbilduz, blog honetan egunerokotasunean eta hezkuntzan oso erabilgarriak izango diren hainbat gai landuko dira denak kirolarekin erlazionaturik.

Deep Ocean Blue Surfboard