Askotan, entrenatzaileek irabazi nahi izaten dute guztiaren gainetik, baina kontutan izan behar dugu kirolariak baino lehen umeak direla. Hau kontutan izanda, kirola eginez umeek ondo pasatu behar dute, balioak ikasi eta gizaki bezala hazi eta garatu.
Garatu eta hazi ahal izateko umeek dituzten habileziak jakin behar ditugu eta adin edo etapa bakoitzean lortu beharrekoak jakitea garrantzizkoa da. Adibidez: koordinazioa lantzeko ariketak egin. Orain kontuan izan beharrekoak azalduko ditut:
- Genetika: fibra arinak edo motelak...
- Garapen biologikoa adin kronologikoaren aurrean: askotan, umeek zenbat urte dituzten jakiten dugu eta honetan oinarrituta lan egiten dugu. Kontuan izan behar dugu, eta oso garrantzitsua da jakitea, urte bereko neska-mutilek ez dutela garapen berdina eta garapen berdina ez izatean exijentzia berdinak ezin izango dituzte jasan.
-Alderdi psikologikoa:antsietatea, estresa, izaera, pentsamenduak...
- Umearen ingurugiroa: bizilekua (herria edo hiria), instalazioak, entrenatzaileak, denbora librea, familiaren babesa, eskola, lagunak...
- Kirolariaren ikaste-irakaste prozesua: bertan hezitzaileak du eragin handien motrizitatea lantzerakoan.
Alderdi horiek jakinda eta kotuan izanik, entrenamentuak edo ekintzak prestatu behar dira. Kontuan hartu beharrekoa ere ume taldearen gaitasuna edo ahalmena da. Talde bakoitza desberdina da eta askotan ezin dira gauza berdinak egin.
Azkenik, motibazioa lantzea ezinbestekoa da, honek umeek aurrera jarraitzeko laguntza handiaematen duelako. Motibazio gabeez dago ezer lortzerik. Oso zaila da motibatu gabeko tlde bat aurrera eramatea eta bakoitzak, taldearen ezaugarriak ezgutuz, motibazioa landu edo indartu beharko luke. Entrenamendua bukatzean hurrengoan pentsatuz joan behar dira, berriro bueltatzeko gogoekin. Honetarako, azken ariketa haien gustukoa izan behar da edo gutxienez motibatzen laguntzen dien ariketa edo jolasa, pentsamendu honarekin joan ezkero pozik joango dira.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina