Aurreko sarrera baten esan bezala, umeei balore batzuk irakatsi behar zaizkie. Gaur, askotan kontuan izaten ez dugunari buruz hitz egingo dizuet, irabazten eta galtzen jakiteari buruz hain zuzen ere.
Umeei hasieratik erakutsi behar zaie galtzea eta irabaztea zer den. Honen ardura inguruko guztiena da; hau da, familiatik hasita entrenatzailearenganaino.
Hasteko, etxean kirola egitearen ondo pasatzearen balioak irakatsi behar zaizkie txikiak direnetik eta ez beti irabaztera. Bestela, galtzen dutenean frustatu egiten dira eta oso txarrak direla pentsatzen hasten dira. Edo kontrakoa, irabazten dutenean onenak direla eta haiek baino hobeagorik ez dagoela esaten hasten dira.
Nire ustez, txikiak direnetik irabazten eta galtzen irakatsi behar zaie. Adibidez, irabazten dutenean onenak direla ez zaie esan behar, edo galtzen dutenean txarrak direla. Baizik eta, zelan pasatu duten galdetu behar zaie. Galtzerakoan animoak ematea ondo dago motibazioa ez galtzeko eta saiatzen jarraitzeko.
Honekin jarraituz, lehiaketabatera joaten direnean zein talderen aurka jokauko duten badakite eta hobeagoak edo txarragoak direla komentatzen hasten dira. Hori kentzen saiatu behar gara edo horri garrantzia kentzen. Esate baterako, nik futbolean, edozein talderen aurka jokatu dezaketela, gai direla edozeienen aurka lehiatzeko. Batzuetan, pentsamendu horiek alde batera utz ditzaten lortu dut.
Amaitzeko, galtzen ikasi behar dela badakigu eta irabazten dakigula pentsatzen dugu. Biana zenbat jokalari ikusi ditugu umiltasunik ez dutenak? Honen erantzuna irabaztera ohituta daudela da eta ez dakite besteen lekuan jartzen, galtzearen bizipena izan ez dutelako.
Beraz, galtzen jakitea irabazten jakitea bezain garrantzitsua da eta txiki-txikitatik ikasi beharrekoa.
Zuen umeei balioak irakastera bultzatzen zaituztet, guraso, hezitzaile, neba-arreba, lehengusu-lehengusin, entrenatzaile... moduan. Guztion artean lor daiteke eta.