2015(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Nola landu kirola umeekin

Askotan, entrenatzaileek irabazi nahi izaten dute guztiaren gainetik, baina kontutan izan behar dugu kirolariak baino lehen umeak direla. Hau kontutan izanda, kirola eginez umeek ondo pasatu behar dute, balioak ikasi eta gizaki bezala hazi eta garatu.

Garatu eta hazi ahal izateko umeek dituzten habileziak jakin behar ditugu eta adin edo etapa bakoitzean lortu beharrekoak jakitea garrantzizkoa da. Adibidez: koordinazioa lantzeko ariketak egin. Orain kontuan izan beharrekoak azalduko ditut:
- Genetika: fibra arinak edo motelak...
- Garapen biologikoa adin kronologikoaren aurrean: askotan, umeek zenbat urte dituzten jakiten dugu eta honetan oinarrituta lan egiten dugu. Kontuan izan behar dugu, eta oso garrantzitsua da jakitea, urte bereko neska-mutilek ez dutela garapen berdina eta garapen berdina ez izatean exijentzia berdinak ezin izango dituzte jasan.
-Alderdi psikologikoa:antsietatea, estresa, izaera, pentsamenduak...
- Umearen ingurugiroa: bizilekua (herria edo hiria), instalazioak, entrenatzaileak, denbora librea, familiaren babesa, eskola, lagunak...
- Kirolariaren ikaste-irakaste prozesua: bertan hezitzaileak du eragin handien motrizitatea lantzerakoan.

Alderdi horiek jakinda eta kotuan izanik, entrenamentuak edo ekintzak prestatu behar dira. Kontuan hartu beharrekoa ere ume taldearen gaitasuna edo ahalmena da. Talde bakoitza desberdina da eta askotan ezin dira gauza berdinak egin.

Azkenik, motibazioa lantzea ezinbestekoa da, honek umeek aurrera jarraitzeko laguntza handiaematen duelako. Motibazio gabeez dago ezer lortzerik. Oso zaila da motibatu gabeko tlde bat aurrera eramatea eta bakoitzak, taldearen ezaugarriak ezgutuz, motibazioa landu edo indartu beharko luke. Entrenamendua bukatzean hurrengoan pentsatuz joan behar dira, berriro bueltatzeko gogoekin. Honetarako, azken ariketa haien gustukoa izan behar da edo gutxienez motibatzen laguntzen dien ariketa edo jolasa, pentsamendu honarekin joan ezkero pozik joango dira.


2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

Kirol egokitua

Munduan kirol mota asko daude; bakarkakoak, taldekoak... Orokrrean kirol horiei buruz asko dakigu eta askotan ikusi edo praktikatzen ditugu. Baina ez gara kirol egokituaz ahaztu behar.

Kirol egokitua, I.mundu gerraren ostean sortua izan zen baina II.mundu gerrararte ez zuen indar handirik izan. II.mundu gerra honek minusbaliotasunak zituen jende asko utzi zituen. Orduan, Ludwig Guttman doktoreak 1940.urtean saskibaloia gurpildun aulkietan asmatu zuen. Bere helburua jendearen denbora librea betetzea eta ongizate psikologikoa lortzea zen. Baina, denbora igaro ahala egokitutako kirolak sistema neuromuskularrean hobekuntzak egiten zituela eta sendatzea arinagoa zela konturatu zen. Orduan kirol egoikituari garrantzi handia eman zion.

Hasiera batean egokitutako kirolak gezi jaurtiketa, saskibaloia eta atletismoa izan ziren. baina denborarekin kirol hauek haziz joan ziren alterofilia ere egokitu arte.

1949.urtean N.W.B.A (National Wheelcahir Basketball Association) eta I.Nazioarteko gurpildun aulkien saskibaloi txapelketa sortu ziren. Eta 1960.urtean Erroman lehenengo paraolimpidak ospatu ziren.

Gaur egun, hainbat kirol egokitu daude. Adibidez: futbola, tenisa, saskibaloia, ping-pong, halterofilia, judoa, atletismoa, txirrindularitza, igeriketa, hipika... Baina bi kirol daude minusbaliotasunak dituzten pertsonentzat sortuak direnak; hala nola, boccia eta goalball. Boccia petankaren antzekoa da eta gurpildun aulkian daudenetzat edo arazo fisiko larriak dituztenentzat sortutako kirola da. Eta goalball futbolaren antzekoa da baina ez dira lurretik altxatzen, eta itsuentzat sortutako kirola da hau.

Jarraian itsuen judoa eta goalball zer den ikusteko bideo bi jarri dizkizuet. Hauek biak aukeratu ditut bi arrazoirengatik: lehenengoa judoa kirol egokituan ez egokituaren berdina delako, aldaketa nagusiena judoka biak konbatea hasi aurretik helduta egon behar direla. Eta bigarrenik, goalball eskolan edo eskolaz kanpoko ekintzetan umeekin egin ahal den kirol erreza eta dibertigarria da.



Judo paralinpikoa



Goalball


Kirol egokituaren gai hau umeekin lantzeko oso garrantzitsua dela uste dut denek ikus ditzaten minusbaliotasunen bat duen pertsona batek ere kirola egiteko gai dela. Kirol hauek edo moldaketa batzuk eginez, umeak oso erraz jar daitezke bestearen lekuan eta zer sentitzen duen momentu bakoitzean ikas ditzake. Kirol guztiak egitea ezineskoa edo oso zaila izango litzateke baina goalball-a oso aproposa iruditzen zait. Gainera, umeek ondo pasatzen dute kirola honekin eta ez du arriskurik. Kirol eskolan egin ahal izateko urrats batzuk emango ditut:
- Bakoitzari antifaz bat eman.
- Pilota bigun batean zarata egiten duen zerbait jarri.
- Adinaren arabera karratu bat sortu eta porteriak definitu.
- Jolasten hasi.

Hemendik animoak ematen dizkizuet kirol egokituaren munduan pixkanaka sartzen joateko eta ezagutzeko. Benetan ikaragarria da egiten duten guztia. 

2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Errespetua kirolean

Errespetua gizartean dagoen balio garrantzitsu bat da eta kirolean oinarrizkoa dela uste dut. Errespetua txiki-txikitatik erakutsi behar den balioa da eta horretaro ezinbestekoa da guztion lana; hau da, irakasleek, entrenatzaileek eta gurasoek errespetuz jokatu behar dute eta honen garrantzia umeei erakutsi. Errespetua ez da "lagunen" artean bakarrik izan behar, baizik eta aurkariarekin, epailearekin, publikoarekin, entrenatzailearekin... Hauek gabe kirolak ezingo baitu aurrera jarraitu.

Kirolari profesionalak ereduak dira etxeko txikientzat eta askotan haien jarrerak imitatzen dituzte, baita gurasoenak ere. Hauek hori kontutan izanbehar dute eta publikoki haien jarrera kontrolatu beharko lukete. Adibidez: partidu batean borrokan ez hastea bestela umeek hori jarrera normaltzat hartu dezakete eta haiek ere berdina egin.
Gurasoen kasuan, oso garrantzitsua da umeen aurrean egiten duguna kontutan hartzea. Adibidez, futbol partidu batean arbitroari gauza asko, ez onak gainera, esaten zaizkie eta ez gara konturatzen umeek hori entzuten ari direla eta gero berdina egingo dutela. 

Esan beharra daukat, arbitroa iraintzea edo armailetan burrukan edo hitz txarrak esatea ezda bakarrik profesionalen kirolean gertatzen. Zoritxarrez gero eta ohikoagoa da eskola kirolean hori getatzea eta niri benetan horrek lotsa handia ematen dit. Hau ikusteko ez gara oso urrun joan behar, edozein asteburutan eskola kirola ikustera joan eta seguruenik honelako kasuren bat ikusiko dela. Honen adibide ondorengo bideoa duzue:





Bideo honetan ume kategoriako gazteak agertzen dira, 10-11 urtekoak. Lotsagarria da zelan gurasoak zelaira jaisten diren eta borrokan hasten diren haien semeen partidu batean. Ume hauek kirola zer den ikasten ari dira eta kirolaren medioz lagunazk egin, ondo pasatu, ikasi... egin behar dute eta z horrelako espektakuluak ikusi.

Ene aburuz, jarrera horiek guztiz debekatuta egon beharko lirateke eta behin gertatuz gero pertsona horri edo horiei zigor gogor bat ezarri, azken finean umeek, entrenatzaileek, klubak... ez daukate errurik jende horiek egiten dutenaz.

Amaitzeko, errespetua izaten erakutsi behar zaie kirolean galtzen edo irabazten dutenean. Irabazten ikastea galtzen ikastea bezain garrantzitsua da eta askotan galtzen bakarrik ez da irakasten. Eta hau aurrera jarraitzeko eta errespetuko gizarte bat lortzeko ezinbestekoa da guztion lana, batez ere nagusiena eta hezitzaileena.

2015(e)ko urriaren 31(a), larunbata

Osasuna eta kirola

Elikadurak izugarrizko garrantzia dauka gure egunerokotasunean, ez bakarrik kirola praktikatzen dutenentzat, baizik eta gizaki guztiontzat.

Hasteko, elikagaiak gure egunerokotasunerako energia iturria dira. Beraz, oso garrantzitsua da zer, noiz eta nola jaten dugun jakitea, ez baita berdina goizean, arratsaldean edo gauen eta kirola egingo badugu edo ez badugu kirolik egingo.

Gosaria eguneko jatordurik garrantzitsuena dela askotan entzun dugu, baina zergatik? Oso erreza, goiz osorako energia ematen digu fisiko zein psikologikoa edo mentala. Honez gain, antsietatea eta jatorduetan lar ez jatea eragiten digu. Eta HC (karbo-hidratoak) asko jan behar dira, hauek baitira energia gehien ematen dutena.
Gosariarekin lotutako galdera ohikoena ondorengoa da: eta goserik ez badut? Honen kontra egiteko modurik aproposena gauza gutxi eta likidoak jatea edota arinago altzatzea da. Gutxi jateak ez du esan nahi gaileta bat jatea, baizik eta pixkanaka-pixkanaka gosari on bat egitea. Adibidez: altzatu ondoren zuku hartu, eskolarako bidean fruta zati bat, pixka bat beranduago ogi zatitxoren bat. Eta honela gosari osasuntsu bat egitea lortu dugu.

Elikadurerakin bat hidratazioa ere oso garrantzitsua da. Egunean zehar ura edan behar da eta zenbat eta likido gehiago galdu orduan eta ur gehiago edan behar dugu. Kirola egiten dugunean, galtzen dugun likidoa berreskuratzeko galdutakoa x1.5egin behar da.

Bukatzeko, esan beharra dago kirola egin edo ez egin elikadura zaindu behar da. Horren bien arteko diferentzia HCeko kantitatean dago; hau da, kirola egiten dugunean HC gehiago sartu behar dugu gorputzean, energia gehiago izateko.

Noiz, zer eta nola jan behar dugun ondo ulertzeko taula bat uzten dizuet. Bertan, jatorduetan zer jan behar dugun ondo azaltzen du.



Hemen elikadura eta kirola erlazionatzen dituen aldizkari bat duzue.

Espero dut zuen egunerokotasunerako baliagarria izatea eta bizitza osasuntsu bat izan dezazuen hemendik aurrera.

2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Emakumeak eta kirola

Historian zehar gizartean aldaketa handia eman dira, baita kirolean ere. Duela milaka urte, kirola edo ariketa fisikoa gizonen kontua zela esaten zen eta hainbat ostopo zituzten ariketa fisikoa egin ahal izateko. Ez dezagun pentsatu hau duela urte askotako kontua denik, tristea bada ere, oraindik badago hori pentsatzen duen jendea.

1900.urtean, joku olinpikoekin batera, emakumea kirolaren parte izaten hasi zen. 1070 kirolarik parte hartu zuten joku olinpiko honetan eta horretatik emakumeak 6 baino ez ziren izan. Hemendik aurrera emakumeak gogor egin du lan eta gaur egun dugun egoera haiei esker da.

Esan bezala, azken urteetangauzak nahiko aldatu dira eta gero eta emakume gehiago dago kirola praktikatzen duena.

Sarreran esan bezala, ni kirolaren munduan nahiko sartuta nago 5 urte ditudanetik eta honen aurrera pausuak lehen pertsonan ikusi ditut. Adibidez, kirola egiten hasi nintzenean, judoa hain zuzen ere, ni eta beste neska bat edo bi baino ez ginen eta beste guztiak mutilak, gero eskupilotan berdina gertatu zitzaidan baina ni nintzen emakume bakarra. Orain ondo ikusten da neska gehiagok kirola egin nahi dutela edo gurasoek kirola egitera animatzen dutenak. Eta guraso askoren pentsamendua guztiz aldatu dela ikusten dut entrenatzaile naizenetik, ez naute emakume bezala begiratzen, entrenatzaile bezala baino. Hau niretzat oso garrantzitsua da beti gizonezkoekin bait nago eta tratua guztiontzat berdina da.

Ikusten den bezala, "gizonezkoen" mundu honetan emakumeak gure lana eta borrokarekin gure lekua hartzen goaz, eta ni pozik nago lortzen ari garenaz, nahiz eta berdintasuna lortzeko oraindik borroka asko falta da.

Jarraian, aldiazkari bat duzue. Bertan, kirol desberdinetako emakumeak agertzen dira eta haiek kirolean bizi izan dutena edo bizitzen ari direna argi ikusten da. Komunean dituzten gauza guztien artetik, garrantzitsuena familia edo lagunen laguntza eta babesa da. Beraz, hemendik esaten dizuet, ume bati bere ametsa betetzeko laguntza eta babesa ematea, hurbileko pertsonen laguntzak indar handia emango baitio bere ametsarengatik borrokatzeko.





2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Emakumeak futbolean

Emakumezkoen futbola urteetan zehar asko aldatu da. Estatu mailan, emakumezkoen futbolari ez zaio daukan garrantzia ematen. Futbolean emakumeen eta gizonen artean ezberdintasun handia dago ekonomiari erreparatzen badiogu. Lehengo mailan jokatzen duten emakume gehienek lan egiten dute etorkizun bat izateko. Hori ikusita neska askok, futbola uzten dute ikasketekin aurrera jarraitzeko eta etorkizuna bideratzeko nahian. Gizonezkoen kasuan desberdina da, nahiz eta profesionalera ez heldu, lurralde mailan ere soldata izaten dute; nahiz eta baxua izan, 20 urterekin zerbait irabazten dute.

Espainiatik kanpo futbolaren berdintasuna beste era batean ikusten da. Profesionalak diren emakumeak daude eta futbolarengandik bizi dira. Honen adibide Vero Boquete Galiziarra izan daiteke. Espainian jokatzen hasi eta mundu osotik igaro da Estatu Batuetan, Filadelfia, Errusia, Suedia eta Alemania hain zuzen ere.

Estatu Batuetan, emakumezkoen futbolak indar handia du nahiz eta liga profesionala 2013.urtean sortu eta gaur egun 9 talde baino ez egon. Estatu Batuetako selekzioa munduko onena dela esan daiteke uda honetan mundiala irabazi baitu.

Beraz, urte askotan lan handia egin da emakumezkoen futbolak indar handiagoa hartzeko baina oraindik ere asko dago egiteko eta denon artean apurka-apurka lortzen joango gara.

Gaur egun, gero eta neska gehiago ari dira futbolean jolasten kategoria txikietan eta oso tristea da neska futbolariek emakume bat ez izatea erreferente moduan eta gizonezkoa izan beharra.

Hemendik emakumezkoen futbola ere ikusteko gonbidapena egiten dizuet eta ez pentsatu gizonezkoen joku berdina izango duela fisikoki desberdinak garelako, baina ikusgarria da egiten dutena.

Jarraian, Euskadin jokatu duten edo jokatzen ari diren emakumeek bizitakoa kontatzen duen bideo bat jarri dut. Bertan haien esperientziak eta futbolaren eta gizartearen eboluzioa argi ikusiko da.



                

Zergatik da garrantzitsua kirola hezkuntzan?

Kirola txikitatik egitea garrantzitsua dela esaten da, baina hori zergatik?

Hasteko,  kirolak balio batzuk ikastea eragiten du, berdin du bakarkako kirola edo taldeko kirola izan ere, bakarkako kiroletan talde bat ere badago nahiz eta besteak egiten duena niri kalterik ez egin. Beraz, esan bezala balioak honakoak izan daitezke: taldean lan egitea, galtzen edota irabazten ikastea, entrenatzaile/hezitzaile baten aginduak eta aholkuak onartzea, kiroltasunaren balioa...

Beti pentsatu izan da kirolean entrenatzaileak edo hezitzaileak bakarrik hezi dezakeela umea Baina hori gezurra da, gurasoen papera ere oso garrantzitsua delako. Izan ere, haurrek, gurasoen edota familiaren babesa izan behar dute. Oso argi utzi behar da gurasoen papera ez dela entrenatzaile papera eta umeari askatasuna utzi behar diola eta ez presiorik sartu. Beste era batzuetan lagundu dezakete umea; hala nola, galtzean edo irabaztean berdin tratatu edo laguntza eman disgutata ez egoteko, animoak ematen...

Amaitzeko, esan beharra daukat, nik txiki-txikitatik (5 urtetik aurrera) kirola praktikatzen dudala. Denetarik egin dut eta gurasoen babesa ezin bestekoa izan dela ni honetan jarraitzeko. Asko animatu naute betidanik eta laguntza handia eman didate momentu txar zein honetan, entrenatzaile lanetan sartu gabe.



2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Sarrera

Ongi etorri!!

Nahikari naiz, Lehen Hezkuntzako graduko ikaslea eta T.A.F.A.D ikasketak burutuak dituena. Kirolaren munduan nahiko sartuta nago, kirolari eta "entrenatzaile/monitore" moduan. Beraz, kirolak egunerokotasunean izugarrizko garrantzia duela uste dut, baina ez bakarrik adin batetik gora, baizik eta txiki-txikitatik ikusten dut honen garrantzia.

Kirolak erlazio zuzena dauka hezkuntzarekin bertan balore desberdinak lantzen, ikasten eta garatzen direlako; hala nola, errespetua, laguntasuna, lankidetza, talde lana, umiltasuna... Beraz, kirola praktikatzeak onura asko ditu gizakion garapenean.

Laburbilduz, blog honetan egunerokotasunean eta hezkuntzan oso erabilgarriak izango diren hainbat gai landuko dira denak kirolarekin erlazionaturik.

Deep Ocean Blue Surfboard